Maiatzak 22 Negozio Ekosistema

Negozioen ekosistemaren inguruko solasaldia

Data: Maiatzak 22, Astelehena

Ordua: 09:00 – 11:30 (1,5 Ordu)

Non: Sinnergiak Social Innovation (UPV/EHU). Elvira Zipitria, Ondarreta pasealekua 18. Donostia-San Sebastián

Ekitaldiaren nondik-norakoak:

Digitalizazioa eta robotizazioa erronka nabarmenak dira enpresetako eta lantegietako antolaketa-egiturei eta jarduera operatiboei begira. Ezaguera intentsiboaren ekonomian iraultza teknologikoa eta fabrikazio berri aurreratua lurraldeko negozioen ekosistemara aukera berriak ekartzen dituen fenomeno bat dira.

Ildo horretatik, lan testuinguruarekin eta lan formekin zerikusia duen berrikuntzaren kontzeptua sortzen da ikuspuntu berritzaile eta integral batetik teknologiaren integrazioari, langileen partaidetzari eta lanaren antolaketari erantzun egokia eman ahal izateko.

Dhont
Steven Dhondt
Ikerlari Zientifiko Seniorra & Irakasle Bisitaria. TNO (Ikerlari Zientifiko Seniorra) – Herbehereak | KU Leuven (Irakasle Bisitaria) (Belgika)

Steven Dhondt gizarte zientzietan doktorea da, eta egun TNO-n ikerlari senior eta Lobaina Unibertsitateako (Belgika) irakasle bisitari moduan garatzen du bere aktibitate profesionala. Antolamendu, lana, teknologia eta osasun arloetan dago espezializatua. Bere helburuetariko bat erakundeak, langileen partaidetza eta esperientzian oinarrituta zentzu hobeago batean eraldatzean datza. Steven-ek Workplace Innovation ikasketarako europar sarea kudeatzen du. 7.000 empresek osatzen duten kontaktu-sareak Europar Komisionaren (DG GROW) babesarekin garatu izan da, eta oraingoan entrepresak, policy-maker eta bazkide sozialez osaturiko sareari zerbitzua emango dion egituraketan murgilduta dago. Halaber, “Dutch knowledge bank on Workplace Innovation” egitasmoaren arduraduna da 800 ikerketa-kasu praktikotik gora barneratzen dituena (www.workplaceinnovation.org)

Claudio-Zettel
Claudio Zettel
Workplace Innovation Arduraduna. Project Management Agency at the German Aerospace Center (Alemania)

Claudio Zettel doktorea ekonomiaren geografoa eta soziologoa da. DLR-PT Proiektuen Gestiorako Agentzian, ‘lan egiteko era berritzailearen diseinu eta zerbitzurako’ saileko buruzagia da. Alemaniako Hezkuntza eta Ikerkuntza Ministerio Federalaren mandatuarekin, “Lanaren etorkizuna” eta “Eskumenen langintza-ikasketa-garapena: berrikuntzara bideratutako gaitasunak lan mundu modernoan” programa nazionalak koordinatu zituen. Programa horien ildo beretik, aholkulari lanak egin ditu Ministerio Federalean eta hainbat cluster eraiki ditu honako esparru hauetan: kultura korporatiboa, berrikuntzarako estrategiak edota langintzaren digitalizazioa, besteak beste. Esparru informaletan egin dituen ikerlanei esker Brasil, Txile eta Perun ari da irakasle hainbat Unibertsitatetan. 1990ean Brasilgo gobernuaren aholkulari izan zen lanbide heziketako sistema nazionalaren erregituraketan. Ikerkuntzari dagokionez, haren lehentasunak eta esparruak lanean eta bere antolakuntzan digitalizazioak dituen ondorioetan (Arbeit 4.0), berrikuntzarako estrategiak eta ikerkuntzarako eta garapenerako politiken gestioan zentratzen dira.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies